Sail honetan europa ekialdeko hiru jokalari gazte haipatuko ditut:

Kazmierczak (05/05/1982):
Kaz. ezezagun hutsa zen Bessara iritsi zenean Poloniako Pogonek utzia. Partida onak jokatu zituen eta erregulartasun izugarria erakutsi zuen baita ere. Eta sari bezala FC Portok fitxatu zuen, nahiz eta Benficaren fitxatzeko proposamena eduki. Kaz. erdilaria da baina ezker hegalekoa.

Kerzhakov (27/11/(1982):
Alexandre Kerzhakov Errusiarra 2006-2007 denboraldian iritsi zen Sevillara neguko fitxaketen merkatuan. Kerzhakovek 15 partidetan 5 gol egin zituen eta erakutsi zuen kanouterekin aurrean hasieratik jokatu al zuela. Kerzhakovek definizio handia zuela erakutsi zion Sevillako zale guztiei.
Izmailov (21/09/1982):
Izmailov Sporting taldeko ezker hegaleko erdilaria da. Errusiako Lokomotiv taldetik joan zen Lisboara 2007-ko udan. Ezker bikaina du eta jaurtiketa indartsua gainera, gol politak sartu ditu horri esker.
