martes, 8 de enero de 2008

ARGENTINARRAK

Gaurkoan jokalari argentinarrak aipatuko ditut:

Brian Sarmiento (22/04/1990):
Jokalari txikia da Brian, 163 cm. ditu eta Messi berri bat bezala dago kontsideratua. Abiadura handia du eta baloia hankari itsatsirik jokalariei iskin egiten die. Brian erdilaria da.








Matías Cahais (24/12/1987):
Matias Boca-ko zentral ezkertia da. Bere sendotasunaz eta bere indarraz, (bai buruz bai hankaz) bereziarazten da. Buruzagitasuna du eta ahots indartsua du partiduan agintzeko. Real Madrilek bera erosteko aukera gorde zuen bere lehengo taldekide Gago erosi ostean.





Federico Fazio (17/03/1987):
Federico Ferrocarril del Oesteko Harrobian sortu zen, orain Sevillan da hasieratik jokatzen. Markaketa bikaina du eta goitik ere ondo ibiltzen da, baita zeharketetan. Fazio, Cahais ekin batera Canadako 20 urtez azpiko mundialeko zentrala zen.