lunes, 19 de mayo de 2008

FRANTZIARRAK

Gaurkoan frantziarrak izango dira nire gaiak:

Karim Benzema (19/11/1987)
Karim Benzema olimpique de lyon-en harrobian sortutako jokalaria da. Bartzelona eta real madrilen eskaintza ugari izan ditu baina denei ezezkoa eman die, bere ametsa lyoni Europako txapelketa irabazten laguntzea da eta. Goleatzailea da jokalari hau eta olimpipue-n titular moduan jokatzen du.




Samir Nasri (26/06/1987)
Jende askok jokalari honek zidanen antza duela diote, eta ez zaie arrazoik falta zeren jokalari honek dena du, asko pasatzen du, jaurtiketa indartsua du eta pasea ere ona du. Jokalari onen pega nagusia ahula dela fisikoki eta asko notatzen zaio nekaturik. Inter eta Real madril bere atzetik daude.


lunes, 4 de febrero de 2008

GREZIARRAK

Gaurkoan bi Greziarren informazioa emango dizuet:

Vasilis Apostolopoulos (13-08-1988)
Taldean jokatzen duen jokalari oso ona da Vasilis. Beti taldeak behar duenean bera han dago. Nahiko baloi kontrol ona izateaz gain indar eta abiadura handia ere badu. Bere espezialitatea aireko jokoa da baita kruzea ere. Baina batzuetan bere posizioa utzi egiten du.








Sotiris Ninis (1990):

Aurrelari txikia da Ninis Nahiko ahula da fisikoki baina area barruan ezin diozu bakarrik utzi zeren bestela sekulako txikizioa egingo dizu. Regate ona du eta erregularra da partidu guztian. Indar gehixeago edukiko balu oso determinantea izango litzateke. Nahiz eta aurrelaria izan eskuin hegaletik ere jokatu dezake.


jueves, 31 de enero de 2008

ITALIARRAK

Gaur italiar baten informazioa emango dizuet:

Giuseppe Rossi (01/02/1987)
Rossi aurrelari bizkor bat da. Sagu batena bezalako arintasunez ibiltzen da area barruan, azkarra izateaz gain jaurtiketa indartsua du eta batezere gol asko du. Mantchesterrek fitxatu zuen, gero Newcastlera joan zen utzita baina azkenik Villarealek fitxatu zuen 10 milioi euroren truke.









miércoles, 23 de enero de 2008

ISRAELDARRAK

Aspaldiko partez idatziko dut gaur. Gaurko gaia Israeldarrak dira.

Gai Assulín (09/04/1991)
Israeleko promesa handienetakoa da Gai Assulín. Ezkerra da eta abiadura teknika handia ditu, baita regatea ere. Chelsea berarengan dago interesatuta baina berak ez du nahi Messi bezalakoa izan nahi duelako.











lunes, 14 de enero de 2008

KOREARRAK

Gaurkoan korear bat komentatuko dizuet:

Park Chu-Young (10/07/1985)
Park Seoul taldeko aurrelaria 22 urte besterik ez ditu eta jada 6 aldiz jokatu du Koreako selekzioarekin. Joko bisio oso handia du eta golak sartzeko erraztasuna ere badu. Asiako futbol promesetatik onenetakoa da.


domingo, 13 de enero de 2008

EKUATORIARRAK

Gaurkoan, ekuadortar batekin harrituko zaituztet, Felipe Caicedo:


Felipe Caicedo (05/09/1988)
Felipe ezkertiarra da eta FC Basel taldean dago. Momentu honetan ekuadorreko jokalari honenetakoa da. Hasieran aurrelari bezela jokatzen zuen baina orain ezker hegalean. Abiadura handia du eta regatea ere bikaina.


sábado, 12 de enero de 2008

TXILETARRAK

Gaurkoan Alexis Sánchez Txiletarrataz hitz egingo dut:
Alexis Sánchez (19/12/1988)
Alexis River Plate (colo-colo) taldeko aurrelaria da. 4 aldiz jokatu du Txileko selekzioarekin 18 urte besterik gabe. Abiadura eta gola sartzeko gaitasunarengatik nabarmentzen da. Argentinan "el niño maravilla" deitzen diote. Bideo bat hemen

viernes, 11 de enero de 2008

HOLANDARRAK

Gaur holandar bat bakarrik aipatuko dut, berandutu egin bait zait:

Ibrahim Afellay (02/04/1986):
Afellay erdilaria da eta jokoa antolatzen jokatu ohi du. Tiro oso ona du, baita jokoaren bisioa ere. Oso paper garrantzitsua egiten du Eindhovenen Van Bommel joan zenetik. Hona hemen bideo bat

jueves, 10 de enero de 2008

ESTATU BATUARRAK

Gaur estatubatuar baten berri emango dizuet:

Freddy Adu (02/06/1989)
Freddy aurrelaria da, eta 14 urte zituela soilik debutatu zuen MLS ligan, hortik aurrera munduko promesen artean dago sartuta. Jokalari azkarra da indarrarekin eta tiroa eta regatea oso onak ditu. Adu hemendik pixka batera munduko aurrelari onenetakoa izango da. Hona hemen bideo bat:

miércoles, 9 de enero de 2008

DANIMARKARRAK

Gaur danimarkar bat aipatuko dizuet Andreas Laudrup:

Andreas Laudrup (10/11/1990)
Michael Laudrupen seme gaztea da. Erdilari aurreratua da eta bere jokatzeko era bere aitarenaren antza handia du, teknika bikaina du eta. Kopenhageko harrobian sortu zen baino Real Madrilek erosi du uda honetan. Hona hemen bideo bat

martes, 8 de enero de 2008

ARGENTINARRAK

Gaurkoan jokalari argentinarrak aipatuko ditut:

Brian Sarmiento (22/04/1990):
Jokalari txikia da Brian, 163 cm. ditu eta Messi berri bat bezala dago kontsideratua. Abiadura handia du eta baloia hankari itsatsirik jokalariei iskin egiten die. Brian erdilaria da.








Matías Cahais (24/12/1987):
Matias Boca-ko zentral ezkertia da. Bere sendotasunaz eta bere indarraz, (bai buruz bai hankaz) bereziarazten da. Buruzagitasuna du eta ahots indartsua du partiduan agintzeko. Real Madrilek bera erosteko aukera gorde zuen bere lehengo taldekide Gago erosi ostean.





Federico Fazio (17/03/1987):
Federico Ferrocarril del Oesteko Harrobian sortu zen, orain Sevillan da hasieratik jokatzen. Markaketa bikaina du eta goitik ere ondo ibiltzen da, baita zeharketetan. Fazio, Cahais ekin batera Canadako 20 urtez azpiko mundialeko zentrala zen.


lunes, 7 de enero de 2008

EUSKAL HERRITARRAK

Sail honetan eukaldun baten berri hemango dizuet, Susaeta:

Markel Susaeta (14/12/1987)
Markel Athleticeko harrobian sortu zen. Joaquin Caparrosek ezagutarazi zuen, eta Julen Guerrero berri bat bezala dago kontsideratua San Mamesen. Erdilari aurreratu edo eskuin hegalean joka dezake bere teknika ikaragarriari esker. Bere jaurtiketa zoragarria da eta horri esker izugarrizko golak sartzen ditu.





domingo, 6 de enero de 2008

BRASILDARRAK

Hemen Brasilgo etorkizuneko 3 jokalari aipagarri aipatuko ditut:

Alexandre Pato (02/09/1989) :
Pato Milan taldeko aurrelaria da. 17 urte ditu soilik eta 2007 udan fitxatu zuen talde italiarrak. Teknika harrigarria du mutil honek. Areara iristen denean arrisku handiko jokalaria da. Mundu osoko etorkizuneko 10 jokalari onenen artean dago, laster izar bat izango da



Kerlon (27/01/1988)
Kerlon Cruzeiro taldeko erdilaria da. Bere “Foquinha”-k mundu osoan arrakasta izan du bere originaltasunari esker: baloia burura igo eta baloia buruan duela korrika egiten du eta kentzeko falta egin behar zaio.






Lenny (23/03/1988)
Lenny Brasilgo fluminese taldean hedatu zen baina neguko fitxaketa merkatuan Sp.Bragak fitxatu zuen 2007an. Ez du fisiko handirik baina baloia ondo babesten du. Regate ona eta abiadura handia du. Brasilgo 17 urte azpiko selekzioan dago Lenny.


sábado, 5 de enero de 2008

EUROPA EKIALDEKOAK

Sail honetan europa ekialdeko hiru jokalari gazte haipatuko ditut:

Kazmierczak (05/05/1982):

Kaz. ezezagun hutsa zen Bessara iritsi zenean Poloniako Pogonek utzia. Partida onak jokatu zituen eta erregulartasun izugarria erakutsi zuen baita ere. Eta sari bezala FC Portok fitxatu zuen, nahiz eta Benficaren fitxatzeko proposamena eduki. Kaz. erdilaria da baina ezker hegalekoa.





Kerzhakov (27/11/(1982):
Alexandre Kerzhakov Errusiarra 2006-2007 denboraldian iritsi zen Sevillara neguko fitxaketen merkatuan. Kerzhakovek 15 partidetan 5 gol egin zituen eta erakutsi zuen kanouterekin aurrean hasieratik jokatu al zuela. Kerzhakovek definizio handia zuela erakutsi zion Sevillako zale guztiei.



Izmailov (21/09/1982):
Izmailov Sporting taldeko ezker hegaleko erdilaria da. Errusiako Lokomotiv taldetik joan zen Lisboara 2007-ko udan. Ezker bikaina du eta jaurtiketa indartsua gainera, gol politak sartu ditu horri esker.


viernes, 4 de enero de 2008

PORTUGALDARRAK

Sail honetan ez nuen gaur bukatuko jokalariak portugaldar gazte on guztiak aipatzen. Baina gaur batzuk aipatuko ditut:


Filipe Sarmento (16/03/1985):

Academica de Coimbra (Portugal)-ko eskuin laterala da, baina, jokatu dezake "interior"bezela. Talentu handia du baloia manaiatzen. Pase motzak zein luzeak ditu landuak baita jaurtiketa ere. 20 urte azpiko portugalgo selekzioan dago baita ere. Hau nere lateral gustokoenetakoa da.








Nani (17/11/1986)


Hau Portugalgo sporting taldetik manchesterrera jondako cabo verdetar bat da. Zuetariko askok manchesterretik ezagutuko duzue baina ingalaterrara joan aurretik bere meditoak egin zituen portugalen. Oso azkarra da baloia anketan duelarik eta horrek kanpotik barrura sartzeko joera ematen dio. Honi esker sakontasuna emanten zion sportingeri. Orain, azten ari da (futbolistikoki) manchesterren.








Joâo Moutinho (08/09/1986):

Sportingeko harri bitxia da, baita portugalgo esperantza ere. Urte batzuen buruan talde importante batean egongo da ezbada aurten joaten talde berri batera. 17 urterekin debutatu zuen baloia oso ondo dominatzen baitdu. Zaleak aho zabalik uzten ditu bere talentua erakusten duenean. Jokalari bikaina da Joâo Moutinho!